Gomendioak

7 PAUSO SARE SOZIAL SEGURU BAT IZATEKO

Sare sozialak lehen baino askoz gehiago erabiltzen dira. Milioi pertsonarentzat bizitzeko modu bihurtzen ari da, informazioa partekatzeko modu. Era berean, negozioak egin, edo besterik gabe lagun edo senideekin hitz egiteko ere erabiltzen dira. Egin behar dena, Internetekin zerikusia duen guztiarekin segurtasun ona izatea da, ez baduzu damutu nahi!

1-Ez jarri datu baliotsurik

Kontzeptu hau oso argi izan behar dugu,  gure datuak interneten jartzean. Hainbat datu inportante zaindu behar dira, inork ez jakiteko:

Jaiotze data osoa, kale helbidea, email pertsonala, etab…

Beste pertsona batzuek zure datu pertsonalak helburu okerretarako erabiltzea ez baduzu nahi, kontuan izateko xehetasunak dira.

2-Kontuan izan ze aplikazioei ematen diezun zure pasahitza eta erabiltzailea

Guztiek ez dute leiala den helbururik. Aplikazio asko daude, sare sozialek zerbitzu hobea izateko diseinatuak daudenak. Baina aurrekotasuna duten produktu batzuetan, ustekabeak saihesteko arreta berezia izan behar dugu. Zeren eta hauetako gehienek zure erabiltzailea, pasahitza eta *API kodea eskatuko dizute.
*API (inglelesez Application Programming Interface)Software funtzio edo metodo multzoa da, beste software mailei liburutegi bezala erabiltzeko.

3-Ez publikatu damutu zaitezkeen ezer

Sare sozialak bizitza erreala bezalakoak dira. Zu eta ni bezalako pertsonekin kontaktuan gaude. Zure nahia Interneten bidez negozioak egitea bada, kontu ezazu publikatzen duzunarekin eta nola zuzentzen zaren beste pertsona batzuengana, ez kritikatu kritikatzeagatik, ez sortu gerrarik! Zure “linean” publikatzen dituzun mezu edo artikuluak, Twitterren, Facebooken, blog nahiz hainbeste plataformetan, ezin dira ezabatu, nahiz eta horretan aritzen saiatu, besteei bidalitakoa jada ezin duzu kontrolatu, besteena izango da!!

4-Ongi ikusi nori ematen diozun zure adiskidetasun konfirmazioa

Hautatze bidezkoa izan behar duzu adiskidetasun konfirmazioa ematen diezun pertsonekin. Jende guztia ez doa asmo onekin, eta badakizu! Horregatik da hain inportantea, are gehiago, sare sozialetan negozio-erlazioak egiten aritzen bazara. Zure adiskide konfirmazioa nahi duten pertsona askoren mezuak iritsiko zaizkizu Facebooken, Followersen edota Twitterren, ez egin kasu guztiei!!

5-Lan egiten duzun sare sozialetako segurtasuna eta pribatutasuna ongi konfiguratu
Sare sozialek zure pribatasuna eta intimitatea babesteko ematen dizkizuten aukera ezberdinak kontuan izan. Modu egokian konfiguratzean; zure datuen pribatasun handiagoa lortuko duzu, pertsona guztiek sarbidea ez izateko, bakar-bakarrik zure mezua ikustea nahi duzun pertsonek.
6-Pasahitz seguruak erabili
Pasahitz on baten erabilera ez da tontakeria bat. Izan ere, normalean oroitarazteko errazak diren pasahitzak jartzeko joera daukagu eta ez ditugu sarritan aldatzen. Gehienetan gure jaiotza data edota gure familiako pertsona baten izena jartzen dugu. Hori akats larri-larria da!
7-Pribatasun politikak baieztatu
Zerbitzu guztiek, zeinetan izena eman nahi duzun, pribatutasunaren espezifikoak diren jarraibideak dituzte; hauek Web orrian daude. Haiek irakurtzeko eta terminoak ulertzeko behar duzun denbora hartu. Terminoak ez bazaizkizu interesatzen, ez erabili zerbitzu hori.

Iradokizunen bat duzu? Punturen bat aipatu gabe utzi dugula pentsatzen duzu? Utzi zure iruzkina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario