Kasu errealak


KASU ERREALAK

  1. Pedofilia.
Honen adibidea 13 urteko Txileko neska bati gertatutakoa, grooming-a. Heldu batek berari buruzko informazioa lortu zuen lagun bateko itxura hartuz (Carlita). Beranduago, bere mutil lagunaren nortasuna hartu zuen.
Horrela, neskaren msn pasahitza lapurtu zuen eta hura behartuz txantajea egin zion, argazkiak biluzi bidaltzen zizkiolako.
Neskak bere amari dena esan zion eta erasotzailea salatu zuten adingabeak arriskuan jartzeagatik.

Kontuan hartu: pedofiloek groominga da gaur egun gehien erabiltzen duten teknika haien biktimak hautatzeko eta presionatzeko.

  1. Kontuz zer argazkiak bidaltzen dituzun.
Catalina, 14 urteko neska, bere aisialdiaren ia denbora gehiena facebooken pasatzen zuen argazkiak igotzen eta mezuak bidaltzen. Arazoa argazkiak biluzik bidaltzen hasi zenean agertu zen. Izan ere, bere gustukoa zen Diego mutilari hasi zizkion bidaltzen eta honek beste batzuei berbidaltzen.


    1. Ziberbullyng.
10 urteko neska batek facebookeko talde bat sortu zuen clase kide bat izorratzeko: Romina Perrone. Neska horrek, 10 urtekoa, beste guztien irainak jasan bahar zituen facebookaren bidez. Zoritxarrez, berak bezala, egunero gazte askok holakoak sufritzen dituzte, ikerketa batzuek esaten dutenez, gazteen %24k.

American Academy of Pediatrics 41 kasu aztertzen ari da 13 eta 18 urtekoen artean
AEBn, Kanadan, EBn eta Australian ziberbullynga sufritu ondoren, bere buruaz beste egin zutelako.

    1. Alicia beste Alicia bat zegoela konturatu zen eguna.
        -"Elisa, gehi nazazu Facebookera. Horrela Kongresuaren argazkiak pasatuko dizkidazu”.     -esan zuen Alicia etxera joan baino lehen. 
Alicia etxera iritsi zenean, ea Elisa jada bere profileko laguna zen ikustera abiatu zen, baina ez zen horrela izan. Egunak pasatzen ziren eta argazkiak ez ziren iristen. Alicia asko mindu zen, ez zuen ulertzen… Elisa hain serio izatea ematen zuen!
Bulegoan elkar ikusi zutenean, Alicia zuzenean Elisarekin hitz egitera hurbildu zen.
- Aste osoan egon naiz argazkiak itxaroten, ez duzu Facebook erabiltzen?
- Baina gau horretan bertan gehitu zintudan Facebookera!!!! “Alicia Martínez” bilatu nuen eta adiskidetasunaren eskaera onartu zenuenean argazkiak pasatu nizkizun...
- Alicia Martínez? Nire Facebooka “Alicia Maravilla” bada!

Biei elkarri begiratu zieten eta barre egitea ezin izan ziren gelditu. Gaia argi zegoen. Elisak beste Alicia bat gehitu zuen eta orain argazkiak “beste” Alicia horren boterean zeuden.


Kasu honetan bidalitako argazkiak dibertigarriak ziren, inozoak… baina konprometituak izango baziren?



No hay comentarios:

Publicar un comentario