Elkarrizketa

                                 ELKARRIZKETA
Patxiku Irigoyen (moldatua)

Ez izan beldurrik sare sozialei!”

Pasa den asteazkenean Patxiku Irigoyenekin egon ginen hizketan. Patxiku Larraintzarko irakaslea eta LHko 3. mailako tutorea izateaz gain, blogak erabiltzaile amorratua ere bada.

Noiz hasi zinen blogekin? Zergatik? Zerk bultzatu zintuen?
Patxiku irakaslearekin elkarrizketaren egunean
Orain dela urte asko hasi nintzen . Nire bizitza guztian teknologia berriak asko gustatu zaizkit eta nire aurreko eskolan erabiltzen hasi nintzen 2005 – 2006. urtean. Hasieran maila bateko bloga egin nuen eta geroago zikloko blog bihurtu zen.
Irakaskuntza prozesua gelatik kanpo ateratzeko eta beste ikasleek eta gurasoek ikasleen lanak ikusteko aukera izateko aukeratu nuen euskarri hau. (…)Lan horiek gelan geratzen badira eta ez badira ateratzen gelan geratuko dira, horregatik lanak atera nahi ditut ikasleek bakarrik ez ezagutzeko.


Ikasleak animatzen dituzu blogak sortzera?
Nire ikasleak, again, gazteegiak dira eta horregatik ez dira gai horrelako blogak gestionatzeko, baina nik uste dut erabiltzen dutela eta hamabi urtetara iristean ohituta egongo dira. Nire ustez, etorkizuneko blogen adreiluak jartzen ari gara.


Nola dakizu norbaitek blogak hackeatzen duela? Zer egingo zenuke? Niri pertsonalki ez zait inoiz gertatu nire pasahitza norbaitek lortzea, baina bai iritsi zaizkigula “zaborra” deitutako mezu batzuk eta neurriak hartu izan ditut.
Arazo baten aurrean lehenik eta behin zerbitzariari deitu, arazoa azaldu eta beharrezkoa bada bloga itxiko nuke.

Norbaitek zure bloga hackeatzen badu, zu kaltetuta ateratzen zara? Bai, ni eta ikastetxea, horregatik hartuko nukeen lehenengo neurria bloga ixtea izango litzateke.


Zer sare sozial erabiltzen dituzu?
Sare sozial dezente erabiltzen ditut: Facebook, Twitter, YouTube, eta horietatik aparte beste batzuk ere erabiltzen ditut.

Zure ustez sare sozialen bat kaltegarria izan daiteke? Adibidez?
Sare sozialak ,berez, tresna batzuk dira, ez dira txarrak ezta onak ere. Nola erabiltzen ditugun, horren arabera erabilera onak edota txarrak izango dira. Bestalde, irakurleak jakin behar du zer den ona eta zer den txarra. Horregatik, begirada kritikoa bultzatzen dugu.
Hori bai, norbaiti zure pasahitza esaten badiozu eta berak beste norbaiti esaten badio, biek gaizki erabili ahal dute.


Zure lagunen batek izan du arazoa sare sozial batekin?
Nire lagun batek ez, baina inguruko batek bai pasahitza behar bezala ez kudeatzeagatik.


Segurtasun neurriak kontuan hartzen dituzu? Eta bukatzeko, ba al duzu ahoulkuren bat guri emateko?
Bai, dudarik gabe! Derrigorrez! Segurtasun neurri asko hartzen ditut. Kontuan izan adin gutxiko ikasleekin lan egiten dudala!! Beraz, haien pribatasuna eta irudiak ongi kudeatzen saiatzen naiz.
Aholkuren bat… lehen aipatu dudana, pasahitza ez eman inori; ez jarri zuen argazki konprometituak, zeren, agian, hemendik urte batzuetara norbaitek ikusi ahal dituen eta zure kontra erabili; izan ere, gure memoria txikia da, baina sare sozialetan ia betiko gelditzen dira horiek. Bestalde, kuxkuxeroak bazarete, hainbat web orritan sartuko zarete eta erregistratzeko eskatuko dizuete, holakoetan erabili pasahitz desberdinak eta izan leku batean apuntaturik.
Hala eta guztiz ere, ez izan beldurrik sare sozialei!

Bueno, Patxiku, eskerrik asko guztiarengatik eta laster arte.

  Kazetariak: 
Gonzalo, Beñat, Eraitz, Aritz eta Andoni (DBH 1. Maila).



                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario